XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Badakit - esan zuen Horacek.

Ez naiz luzaz arituko.

Tresnari eusten zion, begirada haize nahasi, asaldagarria sartzen zen atean finkaturik.

Irakurritako libururen batetik hartutako hitzak esaten hasi zen: Bakea bakanago aurkitzen ohi da.

Bakanago! Hariaren beste muturretik erantzuna heldu zen: - Belle? Kaixo - esan zuen Horacek.

- Bai - haren ahotsa nekez entzuteko moduan heltzen zitzaion.

Zer da? Zerbait gertatzen al da?.

- Ez, ez - esan zuen Horacek.

Kaso egin eta gabon esateko besterik ez dizut deitu.

- Zer esateko? Zer gertatzen da? Nor da?.

- Horacek tresnari eusten zion, trantsito ilunean eserita.

- Ni naiz, Horace.

Horace.

Zera besterik ez nuen nahi....

Telefonozko hots ahula tapatuz eztabaida hots bat heldu zitzaion; Little Belle arnasa hartzen sentitzen zuen.

Gero ahots batek, gizonezkoarenak, esan zion: - Kaixo, Horace; aurkeztu nahi nizuke....

- Ixo - esan zuen Little Belleren ahotsak, oso ahul; berriro eztabaidan ari zirela sentitzen zuen; arnasotsik gabeko tartea.

Aski duzu - esan zuen Little Belleren ahotsak.

Horace da, berarekin bizi naiz!.

- Horacek tresna belarrian estutu zuen.

Little Belleren ahotsa, arnasotsik gabea, kontrolatua, hotza, diskretua, distantea zen.

Kaixo, Horace.

Ama ondo al da?.

- Bai.

Ondo gara.

Zera besterik ez nizun esan nahi....

- Ah! Gabon pasa.

- Gabon.

Ondo ari al zara pasatzen?.

- Bai.

Bai.

Bihar idatziko dizut.

Amatxok ez al du hartu gaur nere eskutitza?.

- Ez dakit.

Zera besterik....